Barañaingo 19.500 biztanleek sarbide berria izango dute datorren urtean Landabengo industrialdetik, Arga ibaiaren gaineko zubi berri baten bidez. Foru Gobernuaren eta Iruñeko eta Barañaingo udalen arteko lankidetza hitzarmena sinatu da, Herri Lanek ekainean 3,5 milioi euroko eraikuntza lanak lizitatzeko aukera izan dezaten.