Baragazten, doako saioak eginen dituzte nahi dutenek probatu dezaten. Bi egunetan lau saio ezberdin eskainiko dituzte. Azaroaren 6ean, break dance saioa egonen da 11etan eta boxeokoa 12:30tan eta azaroaren 13an, zumba 11etan eta flamenkoa 12:30tan. Saio guztien ordu bat eta erdiko iraupena izanen dute eta doakoak izango dira. Izen emateak, azaroaren 3ra arte egiten ahalko dira Baragazten ala telefonoz.