Barañaingo etorbidea modu integralean eraldatu da, hobekuntza esanguratsuak sartzeko bai oinezkoen joan-etorrietarako, bidegurutzeetako segurtasuna hobetuz, Europa plazan espaloiak zabalduz eta oinezkoen pasabideak aurreratuz, bai bizikletentzako trafikoarentzat, bidegorri zati berri batekin, 750 metroko luzerakoa, Europa plaza eta Nafarroa etorbidea lotzen dituena.

Eskualdeko hiri-garraiorako baldintzak ere hobetu dira, geldialdi aurreratuak egin baitira Europa plazan eta Yamaguchi parkean dauden geltokietan