
Barañaingo Udalak herriko merkataritza babestearen aldeko apustuari eusten dio, eta bizi dugun egoera zailaz jabetuta, “DESKONTU BONUAK / BARABONOAK” zirkulazioan jartzen ditu, udalerriko ekonomia suspertzen saiatzeko, guztion artean lagunduz: tokiko negozioak eta herritarrak. 75.000 € erabili dira 250.000 €-ko kontsumoan gauzatuko diren bonoetan. Modu horretan, 20 euroko bonuak eskura daitezke 14 euro orainduta. Baldintza guztiak irakurri eta erosketa egiteko, udalak web orri bat sortu du: bonosbaranain.com