Beriainen,  Mankomunitateko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren Berdintasun Programatik, Noain Eskualdeko Mankomunitateko emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako ekintza-plan berria aurkeztu du. hau da, “Mankomunitatea osatzen duten toki-erakundeek gure lurraldean emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasun eraginkorra lortzeko beren gain hartutako neurrien multzo ordenatua. Berdintasun Plan hau lan partehartzaile eta adostuaren emaitza da, azterketa eta hausnarketaren emaitza. Lan horretan erantzukizun politikoa duten pertsonak, mankomunitate osoko teknikariak, hainbat eremutako profesionalak, interesa duten pertsonak eta berdintasunaren alde lan egiten duten elkarte eta kolektiboetako kideak inplikatu dira