Beriainen udako jardueren programa kaleratu dute. Piraguismoko hastapenak eginen dituzte la morea putzuan. 8 urtetik gorakoek har dezakete parte eta astebeteko bi txanda eginen dira; uztailaren 12tik 16ra eta uztailaren 19tik 23ra, astelehenetik ostiralera.

Bestalde, 3 urtetik gorakoentzako igeriketa ikastaroak ere izanen dira. Lehenengo txanda: uztailaren 19tik 30era eta bigarrena abuztuaren 2tik 13ra. Horretaz gain, tenis eskola ere egongo da abuztuan zehar, astebeteko lau txanda eskainiko baitituzte.
Helduentzako, bizikleta erabiltzen ikasteko tailerra egonen da uztailak 26, 28 eta abuztuak 2,4 eta 9. 19:00etatik 20:30era.

Eta bukatzeko, igerilekuetan Aquagym egiteko aukera egongo da musutruk Astelehen eta asteazkenetan, 17:30ean, uztailaren 19tik abuztuaren 20ra; Haurrentzako zumba, doan ere, igerilekuen pistan abuztuko astearte eta ostegunetan, 18:00etan. Helduentzako saioak ordubete beranduago izanen dira, abuztuko astearte eta ostegunetan, 19:00etan. Eta amaitzeko, materialik gabeko crossfita egonen da abuztuko astelehen eta asteazkenetan, 19:00etan.

Dena den, informazioa guztia udalaren webgunean kontsultatu daiteke; bai prezioak, adinak, kokapena, izena ematea etab.