2020-2021ko Udal ikastaroen itzulketak udan eginen dituztela jakinarazi dute. Ikasturtean zehar, eta Nafarroako Gobernuko osasun agintariek ezarritako neurrien ondorioz, udal ikastaroek eragina izan dute, edo eskolak erabat eteteak edo edukiera murrizteak, ikasturtean zehar aldatuz joan dena. Horregatik, Udalak ikastaro horietan parte hartu duten guztiei jakinarazten die bertan behera utzi diren eskolak, bai eta txandakako egutegiak egiteagatik galdu direnak ere, ordaindu egingo direla, zerbitzuak ezin izan baitira osorik eskaini. Itzulketak ofizioz egingo dira, inork ezer eskatu beharrik izan gabe, eta bi modutan egingo dira: 012an ikastaroa kreditu-txartelaren bidez ordaindu zutenei zuzenean itzuliko zaie txartela eta arrazoiren batengatik banku-transferentziagatiko ordainketa egin zutenek udaletxera deitu beharko dute, ordainketa egiteko kontu-zenbakia emateko