Berriobeitin, “Zendeako Konkistatzailea” gazte kanpaldirako izen-emateak ekainaren 3tik 9ra izango dira, 012-Infolocal telefonoan, goizeko 8: 00etatik 18: 00etara. Plazak zozketa bidez esleituko dira, eta ez da kontuan hartuko deiaren ordena. Kanpaldia bi txandatan egingo da: abuztuaren 23tik 27ra eta abuztuaren 30etik irailaren 3ra. Guztira 20 plaza izango dira, hiru taldetan banatuta