Berriobeitin, abenduko eta Gabonetako kultur agenda ekitaldiz beteta dago.

Agenda osoa online kontsultatzeko aukera dago udalaren webgunean.

Aste honetarako, zenbait jarduera daude programatuta. Abenduaren 18an, larunbatean, Mari Domingi Artikan egonen da Maria Dominguez zentruan arratsaldeko 5:45etatik aurrera. Igandean, bestalde, haur esku pilota erakustaldia eta eguberrietako txapelketa izanen dira Berriobeitin 10:30etatik aurrera eta goiz osoan zehar.Igandean ere, Hodei magoaren ikuskizuna egongo da arratsaldeko 6etan Maria de Maeztu kultur etxean. Eta bukatzeko, egun berean, igandean, Olentzeko egongo da arratsaldeko 6:30etan Larragetan