Berriozarren, 2020 – 2021 ikasturtean euskara ikasteko beka eskatzeko epea zabalik da uztailaren 15era arte. Beharrezko agiriak Udaletxeko Auzo-Bulegora eraman behar dira edo Egoitza Elektronikoko Erregistroan aurkeztu. Deialdi honetan beka eskatu ahalko dute Berriozarren erroldatutako pertsonek, baita autonomoek eta egoitza soziala Berriozarren duten mikroenpresetan lan egiten duten langileek ere. Baldintzak eta aurkeztu beharreko dokumentazioak, udalaren webgunean aurki daitezke.