Berriozarko Udalak dirulaguntza emanen die familiei euskarazko udalekuek sortutako gastuak neurri batean ordaintzeko. Eskaerak Erregistro elektronikoaren bidez edo Udaletxeko Erregistroan aurkeztu ahalko dira iraila osoan zehar. Deialdia eta eskabidea online aurki daitezke eta argibideak, euskara zerbitzuan kontsultatu beharko dira.
Gainera, 21/22 ikasturtean euskara ikasteko matrikulatzeko epea ireki dela ere jakinarazi dute, baita Berriozarko Udalaren eta Euskarabidearen bekak eskatu ahal izango direla ere, matrikularen gastu gehiena ordaintzeko. Informazio gehiago online edo euskara zerbitzuan aurki daiteke.