“Berriozarko eskola publikoak 100 urte” izeneko zikloa ospatzen ari da Berriozarko Udala, Oroimen Historiko Batzordeak bultzatuta.

Izan ere, 2021/22 ikasturtean auzo zaharreko eskola eraiki zenetik 100 urte igaro direla baliatuz, ibilbide historiko interesgarri bat egiten ari dira, herriak bizi dituen hezkuntza-etapa guztietan zehar.

Horretan sakontzeko honako ekitaldiak antolatu dira: Martxoaren 15 asteartea: MAHAINGURUA: “Eskola Publikoaren bilakaera Berriozarren” – Martxoaren 17 osteguna: HITZALDIA: “Ehun urte hauetako hezkuntza etapa desberdinak”Martxoaren 20 igandea: DOKUMENTALA: “100 urte eskola publikoan Berriozarren”