Berriozarren, urriaren 20tik 23ra, Berriozarko Gizarte Gaietako Laburmetrai Jaialdi Internazionala ospatuko da. Urriaren 24ra bitarte, “Bizitzeko ihes egin behar´ Nafarroako fotokazetaritzako profesionalen erakusketa bisitatzeko aukera izanen da entzunaretoan. Gainera, bihar, etzi eta ostiralean, arratsaldeko 8etan eta euro bateko sarreraren truk, laburmetraiak ikusteko aukera egongo da. Azkenik, larunbatean, arratsaldeko 8etan ere, jaialdiaren bukaera eta sari banaketa egingo dituzte