Berriozarren, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak, Berriozarko Udalaren laguntzarekin, informazio-hitzaldi bat programatu du ostegunean, otsailak 3, 12:00etatik 13:30era Berriozarko adinekoentzako udal zentroan. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko langile batek emango du solasaldia, eta honako hauentzat zuzendua dago: Adinekoen zaintza-lanak egiten dituzten eta lan hori lanbide bihurtu nahi duten pertsonentzat. Familiako pertsona baten zaintza-lanak egingo dituen pertsona bat kontratatu behar duten eta haren gaitasunak eta konpetentziak ezagutu nahi dituzten pertsonentzat