Berriozarko haur eta gazteen plan soziokomunitarioak Irunberriko arroilara abentura irteera antolatu du abuztuaren 23rako. Rafting esperientzia bat uda ezohikoa gogoratzeko. Izen-ematea udalaren webgunearen bidez egingo da abuztuaren 17tik, hau da, gaurtik, 19ra. Jarduera 12 urtetik gorako gazteei zuzenduta dago eta 15 euroko prezioa du, abuztuaren 23an bertan 10:00etatik 13:00etara Gaztegunean ordaintzeko.