Burlatan, bihar eta etzi izanen da udako kirol jardueretan aurreinskripzioak egiteko epea. Helduen jarduerak, udako igeriketa ikastaroak eta adinekoentzako jarduerak eskainiko dira eta ordutegiak, plazak eta prezioak online kontsulta daitezke. Aurreinskripzioak, gainera, aplikazioaren bidez egin beharko dira.