Oltzako zendean, bike parkeko eguna ospatuko dute. Iturrotz taldeak antolatuta, Benito Urdanoz parkean elkartuko dira abuztuaren 21ean, hau da, larunbat honetan. Goizean, 10etatik 13etara, klase teknikoak izanen dira monitoreekin eta arratsaldean, 6etatik 9etara, trebetasun eta jauzi lehiaketa. Salto egitea eta bizikletarekin trebetasunak hobetzea gustatzen zaion edonorentzat dago irekia jarduera, kaskoa eta babesak eramatea beharrezkoa da eta parte hartu ahal izateko lehenagotik izena eman beharko da iturrotz.com webgunean.