Burlatan, gazte antzerki tailerrak eskainiko dituzte 12 eta 18 urte bitarteko Uharteko, Atarrabiako eta Burlatako gazteentzat. Gaztelania eta euskarazko taldeak egingo dira eta azaroaren 4tik martxoaren 17ra arte iraungo du tailerrak. Izen emateak, urriaren 4tik 8ra egin beharko dira telefonoz. Gazte erroldatuek 50 euro ordaindu beharko dituzte eta informazio gehiago gaztelekuan eskura daiteke.

Horretaz gain, 14 eta 30 urte bitarteko gazteentzat LGTBI+ oinarrizko ikastaroa eginen da 3 saiotan: urriaren 14, 21 eta 28an arratsaldeko 6etatik 8tara gaztelekun. Izen emateak, urriaren 9ra arte egin daitezke berdintasun alorreko helbide elektronikoaren bidez. Gainera, udazkenean zehar, Berdintasun Arloko tailerrak ere eginen dituzte: ahalduntze digitaleko tailerra eta osasun mentaleko tailerra genero ikuspegitik. Kasu hontan, izen emateak, berdintasun alorraren bidez egin beharko dira.