Burlatan, Udaleko Kultura-aniztasun eta Migrazioaren Zerbitzuan aplikatzen den neurrietako bat “pertsonen bizi-baldintzak hobetzea” da, beti bezala kulturen arteko harremanetarako espazioetan. Udalak Cibervoluntarios Fundazioarekin egindako hitzarmen bati esker, doako prestakuntza bat antolatu dute emakumeen parte-hartzea, enplegagarritasuna eta ahalduntzea indartzeko, gaitasun digitalak eskuratuz eta tresna teknologikoak erabiliz.
Prestakuntza online egiten da, smartphone, tablet edo pc bidez, bai parte-hartzaileen etxetik bertatik, bai Adinekoen Udal Zentroko Erabilera Anitzeko aretotik, non wifi seinalea erabil daitekeen. Emakumeendako doako ikastaro hau ekainaren 15, 16, 22 eta 23an eginen da 18:30etik 20.30era eta izena emateko epea ekainaren 7ra arte egonen da zabalik, kultura aniztasun zerbitzuaren telefono ala email bidez.