Burlatan, ostalaritza txartelak eginen dituzte. Bonuak 2021eko ekainaren 15etik abuztuaren 31ra bitartean erosi eta trukatu ahal izango dira, biak barne. Bonuak 5 euroko balioa du, eta bezeroek 3 euro ordaintzen dituzte. Gainerako 2 euroak Udalak diruz lagundutako aparteko saldoa dira. Deialdiari atxikitako edozein ostalaritza-establezimendutan trukatu ahal izango dira. Establezimenduak atxiki ahal izateko epea ekainaren 1etik 11ra izango da, biak barne eta atxikitako establezimenduen zerrenda udalaren webgunean argitaratuko da.Establezimendu bakoitzak 350 bonu trukatu ahal izango ditu gehienez. Abuztuaren 1ean bonuak trukatzeke badaude, edozein establezimendutan trukatu ahal izanen dira, mugarik gabe