Burlata, Uharte eta Atarrabiako 12 eta 18 urte bitarteko gazteentzako, gazte antzerki tailerra antolatu dute. Azaroaren 4tik martxoaren 17ra arte izanen da tailerra, ostegunetan, 5etatik 7etara.

Izen emateak urriaren 4tik 8ra egin beharko dira telefonoz gaztelekuan eta erroldatuentzako 50 euroko prezioa izanen du.