
Burlatako Udaleko Kultura-aniztasun eta Migrazioaren Zerbitzuak aplikatzen duen neurrietako bat pertsonen bizi-baldintzak hobetzea da, haien enplegagarritasuna eta baliabide propioak sortzen dituzten jardueren bidez, aldi berean, gure herriko bizilagunen kulturarteko elkarbizitza sustatzen dutenak.
Horregatik, berriz antolatu dute oinarrizko joskintza tailer hau , garai batean Udalean erabiltzen ziren josteko makina industrial batzuk berreskuratuz. Xiomara Liccien de Pavón hezitzaileak maskarak eta bestelako osagarriak egiten irakatsiko du. Martxoaren 15etik ekainaren 28ra.Astearteetan, 17:00etatik 19:00etara. Batondoa kalea, La Caixaren ondoan.