Burlatan, Bailoterapia ikastaroa antolatu dute. Bailoterapia dantza egiten duzun bitartean trebatzean datza. Gorputzaren eta musikaren arteko nahasketa bat da, genero berezirik gabe erritmo latinoak, merengeak, saltsa, samba eta hip hopa eta reguetoia erabiltzen dira. Dantzarekin konbinatutako ariketen diziplina horri esker, gorputza erlaxatu eta musikaren erritmoan partekatu, gozatu, estresa askatu, erlaxatu eta kirola egin daiteke. Gainera, oraingo honetan, jatorri ezberdineko burlatarrek elkartzeko gune bat partekatuko dute.
Arropa erosoarekin joan behar da. Saioak aire zabalean garatuko dira eta ez dira musukoarekin burutuko, baldin eta segurtasun aldeari eusten bazaio.Ikastaroa. Uztailaren 22tik urrriaren 21era burutuko da,ostegunetan, 19.00etatik 20.30era, Gaztelekuko Terraza. 16 urte baino gehiagokoei dago zuzendua eta doakoa izanen da. Izen emateak whatsapp ala email bidez egin beharko dira aniztasun alorarren bitartez