Burlatan, euskara zerotik ikasten hasteko ikastaro bat eginen dute azaroaren 2tik abenduaren 21era, astearteetan 6:30tatik 8:30tara gaztelekun. 16 urtetik gorakoei egonen da zuzendua, doakoa izanen da eta AEK-ko irakasle batek emanen du. Izen emateak kultura aniztasun eta migrazio zerbitzuaren bidez egin beharko dira