Noelia Morganak “Conmigo”  errezitaldi musikatua aurkeztuko du bihar arratsaldeko 7etan Ororbiako kontzejuan. Edukiera mugatua izanen denez, Udaletxean izena ematea beharrezkoa da.

Bestalde, CD Pamplona 2021/2022 denboraldirako probak egiteko izen emate epea zabaldu dute eta email ala telefono bidez abisatu beharko dute parte hartu nahi dutenek. Denboraldian, 2012 eta 2015 urte bitarteetan jaiotakoek hartu ahalko dute parte