
Datorren ostegunean, otsailaren 3an, San Blas eguna ospatuko da. Iruñeko Udalak, Enrique Maya Iruñeko alkatea bertan dela, santuaren omenezko prozesioan parte hartuko du, iaz pandemiaren inguruko murrizketengatik bertan behera utzi behar izan baitzuten.
Bigarren urtez jarraian, San Blas azoka tradizionala Sarasate pasealekuan jarriko da, San Nikolas plazan San Migel kalean jarri beharrean, pandemia aurretik ohikoa zen bezala. Azoka txikiak 21 errosko eta gozoki postu izango ditu eta goizeko 9etatik arratsaldeko 20.30etara egongo da zabalik.