Datozen asteetan, txandakako egunetan, abiadura kontrolatzeko kanpaina berriak egingo dira Uharteko kale eta etorbide nagusietan: Areta industrialdean, Erripagañan eta Itaroa Auzoberrian.

Bizilagunen kexak dauden eremuetan eta Udaltzain Zerbitzuak ibilgailuen abiaduragatik harrapaketak eta istripuak izateko arriskua dagoela egiaztatu duten eremuetan egingo dira. Aste hauetako kanpainak aurreko kanpainarekin batera ematen dituen datuekin, txosten bat egingo da, eta dagokion batzordeari helaraziko zaio