Desgaitasunari eta gaixotasun arraroei ikusgarritasuna emateko asmoz, CaMinus Euskal Herria itzulia egiten ari dira giharretako distrofia duten bi lagun gurpil aulki elektrikoan. Irun eta Doneztebe lotuz, CaMinus Euskal Herria itzuliaren zazpigarren etapa egin zuten atzo, eta, horren harira, Donezteben ongietorria egin zieten eta gaur Iruñera iritsiko dira.