Egitarau oparoa antolatu dute Jai Batzordetik, Kultur Etxearen eta Udaletxearen laguntzarekin, hurrengo asteetarako. Kultur etxeko plaza izango da ekimen guztien topalekua, bertan Afu, Cliford, S.M.O.G., Mangatta eta Katanga Dub taldeak ikusgai izango ditugu. Aforoa 100 pertsonetakoa izango da eta ezingo da aurrerik lekua erreserbatu. Lehenengo kontzertuak larunbat honetan iznago dira, arratsaldeko 7etan Mangatta eta talde sorpresa baten eskutik.