
Eguesibarko gazte programak oporrak hartu ditu uztailaren 5etik 18ra. Beraz, 19tik aurrera proposamen berriekin etorriko dira; goizez, 10etatik 13etara eta arratsaldeko 16:30etatik 21etara.
Bestalde, Eguesibarko Alaia Klubak Espainiako Kopako lehen fasean parte hartu du Alebin, Infantil, Junior, Senior eta Lehen Mailako taldeekin. Lehen Mailako taldeak Espainiako txapeldunorde izatea lortu du, eta Antsoaingo Infantil eta Alaiako Alebin, Junior eta Lehen Mailako taldeek lortutako emaitzekin Nafarroak hirugarren postua lortu du.
Eta azkenik, Sarriguren BHIren eta Egusiebarko udalaren artean lankidetza hitzarmena sinatu dutela jakinarazi dute. Espazioak lagatzeko hitzarmena da, Roberto Pérez Elorza ikastetxeko zuzendariak eta Juliana Anchundia Correa kirol zinegotzi ordezkariak sinatua. Ikastetxeko zuzendaritzak erraztasun guztiak jarri ditu akordio hori lortzeko, eskola-orduetan eta eskola-orduetatik kanpo ikastetxeko kanpoko kirol-pistak eta gimnasio estalia erabili ahal izateko. Erabilera datorren 2021-2022 ikasturtean hasiko da eta Eguesibarko herritarrei eskaintzen zaien kirol eskaintza zabaltzen joatea ahalbidetuko du