Ekainaren 25ean , arratsaldez, parkour tailerra eskainiko dute Olatzeko kiroldegian 12 eta 18 urte bitarteeko gazteentzat euskaraz. Interesa duten gazteek, FAZen eman beharko dute izena ekainaren 18a baino lehenago.
Gainera, gazteei zuzendutako prestakuntza bat ere eskainiko dute, etxean haurrak zaintzeko. Ikastaroa 16 eta 25 urte bitarteko gazteentzako da eta ekainaren 24tik 30era burutuko da goizeko ordutegian. Parte hartu nahi dutenek, udalaren webgunean eman beharko dute izena ekainaren 15a baino lehen.
Eta tailerrekin jarraituz, ekainaren 18an, bici tunning tailerra izanen da 12 eta 30 urte bitartekoei zuzendua. Honetarako, ekainaren 10era arte dago irekita izen emate epea FAZen