Eguesen, hegaztien inguruko zientzia jardunaldia eginen dute urriaren 16ean Gorosti Natur Zientzi elkarteak antolatuta. Egitaraua online kontsulta daiteke eta izen emateak ere udalaren webgunean aurki daitekeen estekaren bidez egin beharko dira.
Horretaz gain, teknologia berrien inguruko ikastaro bat ere eskainiko dute, normaltasun berrian konektatuta egoteko aukerak azalduz. Urriaren 18tik 22ra eginen da, goizeko 9: 30etik 13: 30era, astelehen, asteazken eta ostiraletan, Sarrigurengo CAFeko instalazioetan. Izen-emateak eta informazio gehiago online ala telefonoz eskura daitezke.

Bihar, bestalde, Konpost onduaren erauzketa eginen dute 4:30tatik 5:30tara. Ontziak, poltsa sendoak, zakuak eta konposta garraiatzeko gurdi edo kotxea eramatea gomendatzen da.