Eguesibarren, aire zabaleko ariketa fisiko seniorra bultzatzeko jarduerak antolatu dituzte. Forma maila baxua duen edonork egin ahal izateko prestatutako jarduera da. Bi talde egingo dira. Sarriguren taldea astelehenetan elkartuko da, irailak 27, urriak 4, 18, 25, azaroak 8, 15, 22, 29, eta abenduak 13 eta 20ean. Gorraiz taldea aldiz, ostegunetan, irailak 30, urriak 7,14,21,28, azaroak 4,11, 18,25, eta abenduak 2 eta 16ean. Ordutegia, bi kasuetan, arratsaldeko 5etatik 6etara izanen da. Sarrigurenen, eguesibarko udalean elkartuko dira eta Gorraizen gaztelu plazako haur parkean. 60 urtetik gorakoek izanen dute lehentasuna, ez da izena eman behar eta doakoa izanen da.

Bestalde, FAZ udazkeneko aisialdi gunea bilakatuko da ostiralero. Denetariko jarduerak eginen dira: jolasak, tailerrak, ateraldiak… eta izen emateak urriaren 1era arte egiteko aukera izanen da FAZera deituz.

Horretaz gain, Egues bailarako kirolaren europako astea ospatuko da irailaren 24tik aurrera. Ostiralean, 6etan, kirola eta horrek osasunean duen eragin positiboa hitzaldia egingo dute 6etan. Larunbat goizean, 9:30tan hasita, pumtrackean trikimailuak tailerra eskainiko dute. Datorren astelehenean, 27an, haurrentzako zertara jolastuko dugu? Tailerra izanen da 5etan eta asteartean, kirola garai zailetan gainditzeko metodo gisa hitzaldia izanen da 6etan. Jarduera guztietara joan ahal izateko, lehenagotik izena eman beharko da doan eta online.

Gainera, haurrentzako irakurketa eta ipuin kontaketa kluba izanen da Egusibarren 7 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Hileko lehen eta hirugarren asteazkenetan izango da Oihanburu aretoan, 17:30etatik 18:30etara. Izen-emateko azken epea urriaren 7a izango da, eta Udalaren weborriaren bidez egin beharko da musutruk.

Gaia aldatuz, Eguesibarko Udalak 10.000 € handitu du ekintzailetzarako laguntzen partida 2021erako. Diru-laguntzen partida autoenplegua eta kooperatibismoa sustatzera bideratuta dago. Ibarrean hasitako proiektuen kopurua dela eta, Udalak beharrezkotzat jo du partida handitzea aurten aurkeztutako eskabide guztiei lekua egin ahal izateko. Kontuan hartuta, eskaera egiteko martxoan hasi bazen, guztira, 11 laguntza-eskaera aurkeztu direla lokalak alokatzeko edo erosteko, eta 12 autoenplegurako, eta aurreikusita dago eskabide gehiago egotea, ekitaldi honetarako aurkezteko epea irekita baitago, Abenduaren 31 arte.

Ekintzailetzarako laguntzak 2.000 eurokoak dira oro har, eta 4.500 eurokoak izatera hel daitezke I+D+I proiektuen kasuan.

Lokalak alokatzeko edo erosteko laguntzen kasuan, gehienez ere 24 hilabeterako ematen den diru-laguntza hilean 800 eurokoa izan daiteke merkataritza-lokalen kasuan, eta 1.000 eurokoa industria-lokalen kasuan. Erroldatu gabeko pertsonek diru-laguntzaren % 50 jasotzen dute.

Eta Eguseibarrekin bukatzeko, haurrei zuzendutako robotika ikastaro berria aurkeztu dute. Ikastaroa urriaren 5ean hasiko da, 6 urtetik gorako haurrei dago zuzendua eta gaztelaniaz izango da. Astearteetan elkartuko dira 4:30etan Oihanburu aretoan eta izen emateak 012 telefonoaren bitartez egin beharko dira.