Eguesibarko feministak taldeak biolentzia ezberdinei buruzko hitzaldia antolatu du datorren ostiralerako, azaroaren 19rako, 20: 00etan, Sarrigurengo Oihanburu aretoan. Era berean, hilaren 25ean Eguesibarko Feministek Haraneko bizilagunei dei egiten diete 19: 00etan Sarrigurengo Pinu Errontondan elkartzeko eta handik Iruñera igotzeko, mugimendu Feministak Iruñean 20: 00etan deitutako mobilizazioarekin bat egiteko. Mobilizazioarekin beste auzo, herri eta bailara batzuek bat egingo dute.

Taldeak emandako datuen arabera, “69 emakume eta 11 haur hil zituzten 2010etik Euskal Herrian, 5 2021ean. Hori da indarkeria matxistaren saldo izugarria, eta zati bat baino ez da, zoritxarrez kuantifikatu daitekeena, baina zenbaki horien atzean errealitate dramatiko hori agerian uzten duten ehunka egoera eta eraso daude.”

Datorren azaroaren 25ean Emakumeen aurkako Indarkeria Ezabatzeko Nazioarteko Eguna ospatuko da, eta Egüesibarko Feministak taldeak bat egingo du mugimendu feministaren salaketarekin eta aldarrikapenekin, ekitaldi programa propio batekin.

Azkenik, Eguesibarko Feministak taldeak gogora ekarri du taldea duela urtebete sortu zela, 2020ko azaroaren 25ean, eta ibilbidearen lehen urte honetan, hilketa matxista bakoitza salatzeko elkarretaratzeaz gain, ekintza ugari egin dituzte indarkeria matxistei aurre egiteko eta baztertzeko.