
Eguesen, larunbatean, ekainaren 19an, 9:00etatik 14:00etara, Eguesibarko haurrentzako triatloia izango da Olatzen, 2014tik 2005era jaiotako kirolariei zuzendutako kirol-proba. Lasterketak irauten duen bitartean trafikoa etetea aurreikusten da, ibilbidean zehar segurtasuna bermatzeko.
Garraio publikoko zerbitzuak ere eragina izango du Olatzeko zeharbideko geralekuetan. Batez ere, Olatzeko zeharbidea eta Olatzeko sarbideko biribilgunetik Gorraitzeko biribilgunera doan zatia moztuko dira.
Proben ordutegiak honako hauek izango dira: 9:00etan: kadete eta junior, 10:20ean: infantil, 11:00etan: alebin, 11:45ean: benjami eta 12:00etan: aurrebenjamin.Probari eta ibilbideei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, udalaren webgunean ageri da informazioa.