Eguesibarko Udalak esperientzia pilotu bat jarri du abian, erosketak egiteko autoa erabili behar duten pertsona guztiek kudeaketak arin egin ahal izan dezaten. Udalak 7 aparkaleku seinaleztatu ditu, 6 Nafarroako Erresuma etorbidean eta bat Erripagaña etorbidean. Plaza horiek gehienez 30 minutuz erabili ahal izango dira, errotazioa errazteko.
Bailarako tokiko saltokietan erostearen abantailetako bat da joan-etorriak oinez, bizikletaz edo garraio publikoan egiteko aukera; hala ere, bailarako beste herri batzuetan edo Iruñerrian bizi diren pertsonek ibilgailuak erabili behar dituzte saltokietara sartu ahal izateko. Bisita horiek edo tamaina handiko produktuen edo produktu astunen unean uneko erosketak sustatzeko, ekimen hau jarri da abian.
Plazak erabiltzeko ordutegia 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara da, astelehenetik ostiralera. Eta 9:00etatik 14:00etara larunbatetan. Kanpainaren berri emateko, saltokiek informazio-txartelak banatuko dituzte. Txartel horiek ibilgailuen aurrekaldean jarri ahal izango dira, “Aparkatzeko txartel” gisa, erosketak egiten ari direla adierazteko.
Esperientzia pilotua denez, gizalegera eta herritarren erantzukizunera jotzen da, plazak egoki erabiltzeko eta, horrela, behar duten pertsona guztiei sarbidea erraztu diezaieten.