Eguesibarko udalak autokarabanen eremua inauguratu du Sarrigurenen. Antsoain, Berriozar eta Iruñearekin batera martxan jartzen den eskualdeko laugarrena da. Eremuak bederatzi plaza ditu gaua igarotzeko eta ura husteko eta betetzeko zerbitzua, eta zerbitzua ematen die bai haranera hurbiltzen diren bisitariei, bai udalerrian bizi diren eta zerbitzu eremua erabili behar duten autokarabanistei. Gune hori eginda udalak gorabidean dagoen turismo mota baten aldeko apustua egin du