Eguesibarreko Udalak aparteko laguntza ireki dizkie berriro herritarrei bizitza pertsonala, familiakoa, lanekoa eta komunitarioa uztartzeko, eskolarik gabeko aldiei ahalik eta hobekien aurre egiten jarrai dezaten.

Oinarri horien xedea da aparteko laguntzak banakako ebaluazio-erregimenean emateko prozedura juridikoa arautzea, Eguesibarren erroldatutako eta bertan bizi diren eta adingabeak beren kargura dituzten familiei, 2009tik aurrera jaio zirenei eta 2022rako eskolarik gabeko aldietan kontziliazio-baliabideak erabiltzen dituztenei.

Eskaerak aurkezteko epea NAOn argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, eta honako epe hauek izango ditu: aste Santua, 2022ko maiatzaren 9ra arte; uda, 2022ko irailaren 16ra arte; eta Gabonak, abenduaren 19tik 31ra arte.