Eguesibarreko Udaleko Berdintasun Arloak, urtero bezala, hainbat ekitaldi antolatzen ditu M8an ospatzen den Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta.
Aurten, Kirol Arloarekin batera, “Haiengatik egingo dugu” lehenengo lasterketa egingo da. Herritar guztiei zuzendutako lasterketa herrikoi eta solidarioa da, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta antolatua, M8a bezalako egun baten inguruan sentsibilizatu eta ikusarazi nahi duena.
Lasterketa martxoaren 12an, larunbata, izango da, 11:00etan, Joakin Lizarraga eta Hermanas Uriz Pi ikastetxeetatik abiatuta.