Eguesibarren 6 eta 12 urte bitarteko haurrek FAZeko aisialdi guneaz ostiralero gozatu ahal izango dute.

16:30etatik 18:30era hainbat jarduera egingo dira, hala nola jolasak eta tailerrak, aisialdi osasungarriko eta bizikidetzaren sustapeneko testuinguru batean.

Jarduerak Familiendako Arreta Zentroan eta Sarrigurengo kale eta plazetan burutuko dira urtarrilaren 28tik martxoaren 25era arte, higiene eta prebentzio-gomendioak kontuan hartuta eta Covid 19ren araudira egokituta.

Izen-emateak: FAZera deituz: 2022ko urtarrilaren 18tik 25era. Plaza baino pertsona gehiago egonez gero, plazen zozketa eta familiei jakinarazpena eginen da.