EGUESibarren, elikagai osasungarrien kontsumoa areagotzeko, eta horrela, haurren elikadura-ohiturak hobetzeko, azaroan hainbat elikadura-tailer eskainiko dituzte. Azaroko ostegunetan izanen dira arratsaldeko 5etan. Frutekin apaintzeko tailerra, Esnekien tailerra, Askari osasungarrien tailerra eta Edari osasungarrien tailerra izanen dira urrenez urren. Aldez aurretik Ludotekan erregistratuta dauden 3 eta 12 urte bitarteko adingabeei zuzenduak egonen dira eta gaztelaniaz eskainiko dira. Izen-emateko urriaren 29tik aurrera, Ludotekan aurrez aurre, emailez edo telefonoz egin beharko da.