![Erakuslehioa](https://xaloatelebista.eus/wp-content/uploads/2021/12/Erakuslehioa.jpg)
Eguesibarren zabalik da gabonetako erakusleihoen lehiaketan botoa emateko epea.
Gainera, herri-bozketan parte hartzen duten pertsona guztieen artean 50 euroko 5 erosketa-txartel zozketatuko dira, lehiaketara aurkeztutako establezimenduetan trukatzeko.
Herri-bozketan parte hartzen duen pertsona bakoitzak hiru proposamen bozkatu beharko ditu, 3, 2 eta puntu 1eko lehentasun-hurrenkeran, eta puntu gehien lortzen dituen proposamenak irabaziko du. Hiru proposamen bozkatzen ez badira, bozkak ez du baliorik izango. Pertsona bakoitzeko bozketa bakarra onartuko da; NAN batek bozketa bat baino gehiago egiten duela atzemanez gero, egindako lehenengo bozketa bakarrik hartuko da kontuan.