Udalak, eguneko zentro komunitarioaren proiektuaren lehen fasea aurkeztu zuen, eta horri buruzko informazio guztia, baita honekin lotuta datozen jarduerei buruzkoa ere, udalaren webgunean ezarri dute interesa duen orok kontsultatu ahal zateko.

Eta gaia aldatuz, Antsoaingo Udalak uda honetan eta hiru astez, 9:30etatik 13:00etara hiri tailerrak antolatuko ditu gaztelaniaz. Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzara arteko haurrek eman dezakete izena, aste bakarrean, bitan edo eskainitako aldi osoan. Izena emateko datak ekainaren 2tik 8ra izango dira, 012 telefonoaren bidez eta laster emango dute programazioari, tarifei , tokiari eta abarri buruzko informazio gehiago.