Iruñeko Udaleko EH Bilduk, PSNk eta Geroa Baik ekimen bat eramango dute ostegun honetako Osoko Bilkurara, Frankismoak errepresaliatutako emakumeren izena Txantrean sortzen ari diren zortzi kale berriei jartzeko. Hauek dira proposatu dituzten izenak: Julia Bea Soto, Teodora Serrano Serrano, Aurora Gómez Urrutia, Julia
Fernández Zabaleta, María Luisa Elío Bernal, Josefina Guerendiáin Caro, Nemesia Baztán Turrau, Ramona Zapatero Zapatel, Matilde Huici eta María del Carmen Húder Carlosena.