EH Bilduk hamarnaka lagun batu ditu Atarrabian, Nafarroako Toki Administrazioaren Auzitegiak Euskal Herriko armarria kentzeko agindu izana salatzeko.
Bakartxo Ruiz Nafarroako Parlamentuko bozeramaileak esan duenez, euskararen, euskal kulturaren eta oro har euskal kutsu daukan edozeren kontra ari dira sektore politiko eta judizial batzuk.