UHARTEN, bihar, emakumeak kirolean mahai ingurua eginen dute arratsaldeko 7etan kultur etxean. Parte- hartzaileak, Carmen Rubio, arku- tiroko kirolari paralimpikoa, Maialen Guelbenzu, Borroka olinpikoen eta horri lotutako disziplinen Nafarroako Federaziokoa, Henar Etxeberria, Uharteko errendimendu handiko kirolaria eta nutrizionista, Ane Mendiburu, Uharteko errendimenduko pilotaria eta Naroa Zuñiga, Uharteko karate eskolako entrenatzailea izanen dira. Sarrera librea izango da edukiera bete arte.