Etxaurin, ekainaren 25ean, goizeko 10etatik 12tara, parke bio osasungarrirako ariketak eta erabilera azalduko dituzte interesa dutenentzako musutruk.

Eta bestalde, Etxauriko igerilekuan udako tailerrak antolatu dituzte. 5 eta 11 urte bitarteko haurrentzat tailer artistikoa eginen dute uztaileko astearteetan 6:30tan eta 12 eta 16 urte bitartekoentzat, aldiz, street art tailerra ostegunetan 6:30tan. Izen emateak udaletxean egin daitezke ekainaren 25era arte eta abonatuek 5 euro eta besteek 8 oraindu beharko dituzte parte hartu ahal izateko