ETXAURIn, azarotik ekainera bitarte, astelehen eta asteazken goizetan, 10:15etatik 11:10etara, jarduera fisikoa eta memoria jarduerak eginen dituzte doan. Zikloaren hasiera azaroaren 8an izanen da eta lehenago, azaroaren 3an, ate irekien jardunaldia eginen dute nahi duenak frogatu dezan. Izen emateak, udaletxearen bidez egin beharko dira.