Etxaurin, maiatzaren 14ra arte, etxebizitzari buruzko inkesta bat betetzeko aukera dago, udalak Mesoiko etxearen inguruan zer egin erabakitzeko orduan kontuan izan nahi duena. Inkesta udalaren webgunean aurki daiteke eta behin beteta, udaletxean entregatu beharko da modu presentzialean.
Bestalde, maiatzeko asteburuetan, lur azpian izeneko erakusketa bistatzeko aukera izanen da udaletxean. Larunbatetan arratsaldeko 5etatik 6etara bisita daiteke eta igandeetan 12etatik 14etara. Nafarroako memoria institutuaren erakusketa honek, nafarroako desobiratze goiztiarrak erakusten ditu.
Gainera, asteburuan ere, igerilekuak prestatzeko auzolanak eginen dira. Izen emateko, telefono ala whatsapp bidez abisatu beharko da. Eta azkenik, Etxaurin, 12 eta 30 urte bitarteko gazteentzat ikastaroa antolatu dute maiatzaren 22rako. Arratsaldeko 4etatik 8etara izanen da eta mendian lehen laguntza ematen ikasiko da bertan. Izen emateak, maiatzaren 18ra arte egin daitezke udalean 5 euro ordainduta.