Arangurenen, Euskaltzaleen Topaguneak gidatutako lantegi bat eginen dute bihar arratsaldeko 7etan udaletxeko erabilera anitzeko gelan, pertsona bakoitzak bere hizkuntza egoeratik abiatuta eskaini dezakeena lantzeko. Euskaraz egiten edo ulertzen ez duten euskaltzaleei dago zuzendua eta izen emateak euskara zerbitzuaren bidez egin behar dira